telebista
ETB2n
Herritarrak protagonista, 'Sin Ir Más Lejos' saioan
A.A.
EiTB
Euskaldunon arazo eta kezka nagusiei erantzuna ematen ahaleginduko da Klaudio Landa saioaren aro berrian.
'Sin Ir Más Lejos' saioak aro berri bati ekin dio aste honetan, herritarrak protagonista hartuta. Klaudio Landak arratsaldero ETB2n gidatzen duen saioa euskaldunon arazo eta kezka nagusiei erantzuna ematen ahaleginduko da, telebistako kamera eta mikrofonoa eurengana hurbilduz.
'SIML' saioak aktualitatea du ardatz. Arratsaldero, egunak utzi dituen albiste nagusien inguruko hausnarketa egiten du solas-mahaiaren inguruan. Eta jardun horretan, herritarren parte hartzea eskatzen du, 902 540 541 telefonoaren bitartez, euren iritziak eta kasu zehatzak ezagutu asmoz.
Parte hartze hori indartu eta ikus-entzuleengana hurbiltzeko asmoz, Klaudio Landak aurkezten duen saioak leiho berri bat zabalduko du, Adela Ucar kazetariaren eskutik. ETBko kamerak kalera aterako dira, herritarren kezkak jaso, ahoz aho dabiltzan gaien inguruko iritziaz galdetu eta bizi duten egoeraz mintzatzeko.
Adela Ucarrekin batera, beste bi lagun berri arituko dira 'SIML' saioan Klaudio Landarekin: Karmele Azkoitia kazetariak eguneko gai nagusien inguruko datuak eskainiko ditu, azken orduen berri emango du eta herritarrek telefono bidez eta sare sozialetan esandakoaren laburpena egingo du. Bestalde, Humberto Gutierrez aktoreak umore zertzeladez jantziko du solas-tartea eta platora etorritako lagunekin hitz egingo du.
Solas-mahaian aurpegi berriak ikusiko ditugu, lehendik ezagunak direnekin batera. Eta saioko erreportariak batera eta bestera ibiliko dira, erreportajeak eta zuzenekoak eginez.
enekoak eginez.