telebista
Audientzia
ETBko albistegiek euren audientzia markak gainditu dituzte
EITB
'Teleberri'ren bigarren edizioa azken sei urteetako ikusiena izan da, eta 477.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du.
-
Gasteiz. Argazkia: Jon Remirez
Euskal Telebistako albistegiek audientzia markak lortu zituzten asteazkenean, goizean goizetik protagonista izan zen elur eta hotz denboralearen jarraipena eginez. ETB2ko albistegiak eguneko saiorik ikusienak izan ziren. Halaber, gaueko 'Teleberri' azken sei urteetako albistegirik ikusiena izan zen, % 27,5eko audientzia zatia eta 447.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuta Euskadin eta eragin eremuan.
Africa Baetak gidatzen duen 'Teleberri'ren lehenengo edizioak ere datu nabarmenak lortu zituen: % 29,8ko sharea eta 350.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
ETB1eko albistegiei dagokienez, asteazkeneko bi edizioak urteko ikusienak izan ziren. Eguerdiko 'Gaur Egun'ek % 15eko audientzia zatia lortu zuen eta gauekoak % 8,6koa, ikus-entzule euskaldunen artean.