telebista
22:30ean
Pobrezia eta desberdintasun sozialak hizpide, 'PFV' saioan
EITB
Hotz eta elur denboralea ere gertutik jarraituko dute Segurtasun sailburuarekin. Horrez gain, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga Loreak filmaren zuzendariak elkarrizketatuko dituzte.
Gaur gaueko 'Por Fin, Viernes' saioak pobrezia eta Euskadin ditugun desberdintasun sozialak hartuko ditu hizpide. Gure etxetik uste duguna baino gertuago al dago pobrezia? Geroz eta nabariagoa al da desberdintasuna euskal gizartean? Umeak al dira krisi honen ondorio larrienak pairatzen dituztenak?
Iñigo Lamarca Arartekoarekin jorratuko dute gaia, hamarkada batez euskal gizartearen defendatzaile izan ostean kargua utziko duen honetan. Bestalde, Silvia Intxaurrondok desberdintasun sozialei aurpegia jarriko die asteko erreportajean. Isabel Hernanin bizi da, hiru seme-alaba ditu eta elikagai bankura jo behar du haiei jaten emateko.
Horrez gainera, gertutik jarraituko dute elur eta hotz denboralea, Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Serguratsun sailburuarekin.
Amaitzeko, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, Loreak filmaren zuzendariak, elkarrizketatuko ditu platoan. Bi zinemagileek euskarazko pelikula batek lehen aldiz Goya sarietarako izendapena izatea lortu dute.
'Por Fin, Viernes', 22:30etik aurrera, ETB2n.