Itxi

telebista

Gaur gauean

Elgetarrak protagonista, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

A.A.

EiTB

Bizkaiko mugan dagoen Gipuzkoako herri honetara joango dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga seigarren atalean.

0:35

Elgeta izango da Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan bisitatuko duten seigarren herria. Gaur gauean, 21:50ean izango da ikusgai, ETB1en.

Pagadik Lanbreta motorraren gainean egingo du ibilaldia Elgetan. Ondoren, Euskal Herriko alkate musikazaleena ezagutuko dute. Gerra doinuak ere ez dira urruti ibiliko. Izan ere, Gerra Zibilean bere aitona borrokan aritu zen lekua ezagutuko du Pagadik, Intxorta. Putzu baten eta laku baten artean ze desberdintasuna dagoen argituko digu, Elgetako putzua bisitatuz eta azkenik, bola jokoan aritzeko teknika erakutsiko diote.

Zuhaitzek herriko farmaziara egingo du bisita eta elgetarrak nolakoak diren azalduko diote herriko farmazilariek. Ondoren, herriko garbitzaile familia ezagutuko du, kaleak garbitzen dituzten aita semeak. Elgetako gaztain berezien erabilpen desberdinen berri izango du, eta Elgeta herria bezain handia den industrialdera bisita egingo du Zuhaitzek. Azkenik Miren Lorea ezagutuko du, Errepublika garaian izen euskaldunez bataiatu zuten emakumea.

.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista