telebista
Gaur
Berasaluze II-Zubieta / Urrutikoetxea-Untoria, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Pilotaz gain, Endesa Ligako Gipuzkoa Basket-Unicaja partida ere zuzenean eskainiko da.
Binakako Txapelketako Berasaluze II-Zubieta / Urrutikoetxea-Untoria partida izango da ikusgai, gaur arratsaldez, ETB1ek eta eitb.eus-ek egingo duten pilota emankizunean. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da jaialdia Apezetxea-Cecilio / Jaunarena-Irusta neurketarekin. Amaiera, berriz, Tainta-Iza / Mendizabal III-Urruzola norgehiagokak emango dio. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.
Goiz partean, 12:00etan, Endesa Ligaren leihoa zabaldu dute, Gipuzkoa Basket-Unicaja partida eskaintzeko. Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Juan de la Vega zuzenean arituko dira Donostiatik.
Arratsaldeko 16:00etan herri kirolen tartean, ETB1en, aizkolarien binakako Eusko Label saria izango da protagonista. Goizean Oñatin jokatutako binakako lehen finalaurrekoan gertatutakoaren berri emango dute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.
Azkenik, ETB4 katean, Zeberio II-Ion / Etxeberria IV-Barrenetxea IV erremonte partida izango da ikusgai, 20:15etik aurrera.
Iganderoko hitzorduari eutsiz, Mikel Olazabalek futbol jardunaldiaren azterketa egingo du, 19:30etik aurrera, 'Gol Festa' saioan.