Itxi

telebista

12. Atala

Ainhoak eta Manu Redondok saioa utzi dute elur ekaitzik gogorrenean

Arnasa hartzeko arazoak zituelako alde egin du Ainhoak, eta idiak emandako kolpearen ondorioz min hartu duelako utzi du saioa Manuk.

Kortak eta Juanitok bileratik alde egin zuten, eta Sexy Black, Ainhoa eta Layza Fox jarri zituzten arriskuan. Halere, eguneko gertakaririk garrantzitsuena elur ekaitza izan zen. Iluntzean, eguraldiaren egoera asko larritu zen, eta ekaitzak gau ilunean kanpamentu oso txiroa gogor astindu zuenean, erabaki drastiko bat hartu zuten antolatzaileek: guanakoak mendi-aterpe batera eraman dituzte. Gaua babesean igaro zuten berdeek.

Puma taldekoek gau luzea kanpamentu txiroko etxoletan pasatu zuten, baina egunsentiarekin batera gorriak ere mendi-aterpe batera eraman zituzten, elur jasa izugarriaren aurrean babesa emateko.

Bitartean, kondor taldekoak pozik zeuden kanpamentu aberatsean, gainerako taldeen berri izan gabe.

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren historian lehen aldiz, abentura eta lehia alde batera gelditu ziren eguraldi kaxkarraren ondorioz. Halere, atseden uneetan ere barealdia ez da erabatekoa. Manu Redondok abentura utzi zuen, ospitaletik igaro ostean. Idiak emandako adarkada mingarriak infernu zuria uzteko aukera eman zion Manuri.

Guanako taldea lasai zebilen baina, bat-batean, Ainhoak eztulaldi gogorra izan zuen eta ospitalera eraman zuten. Mendi-aterpera itzuli zenean alde egitea erabaki zuen, buruari buelta askorik eman gabe. Halere, saioa utzi aurretik eztabaida latza izan zuen Juanitorekin. Mendizaleak ez zuen Ainhoa hain larri ikusten.

Indarberritzeko aukera izan zuten lehiakideek eta kapitainek elur denboralearen ondorioz, baina, ekaitzaren ostean barea etorri zenean kanpamentuetara itzuli ziren, eta egoera ez zen batere xamurra izan. Batzuk lur jota zeuden; beste batzuk, gogorrenak, pozarren zeuden: benetako jokoa hasteko ordua zen.

ordua zen.