Itxi

telebista

23:40an

Familia eredu berriez, gaur gauean, 'El Dilema'n

EITB

Azkeneko hamarkadetako familien bilakaera aztertzeaz gain, zaintza partekatuaz eta guraso bakarreko familiez ere mintzatuko dira.

'El Dilema' saioak familia ereduen bilakaera izango du ardatz gaur gauean. Juan Carlos Etxeberriak gidatutako solasaldiak azken hamarkadetan eman diren aldaketak aztertuko ditu, zein familia mota dauden, zein faktorek duten familiarengan eragina... Zaintza partekatuaz eta guraso bakarreko familiei buruz ere arituko dira.

Asteazkeneko saiora hurbilduko diren gonbidatuak hauek izango dira: Enrique Arranz, Familiako Psikologian katedraduna UPV/EHUn; Teresa Laespada, Deustuko Univertsitateko soziologoa; Teresa del Valle, Giza Atropologian katedraduna UPV/EHUn; Luis Sanzo, soziologoa eta Enplegu eta Gizarte Politika sailean estatistika arduraduna; Alejandro Navas, Nafarroako Unibertsitateko soziologia irakaslea; eta Joseba Zalakain, Eguía Careaga Fundazioko zuzendaria.

Horrez gain, Juan Carlos Etxeberriak Kidetza elkarteko eta Isadora Duncan guraso bakarreko familien aldeko elkarteko kideak elkarrizketatuko ditu.

'El Dilema' gaur gauean izango da ikusgai, 23:40etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.