Itxi

telebista

22:30ean

Pentsioak aztergai, gaur gauean, 'Por Fin, Viernes' saioan

EITB

Jose Maria Gay de Liebana ekonomialariari elkarrizketa egingo dio Silvia Intxaurrondok egoera ekonomikoaren inguruan.

'Por Fin, Viernes' saioak pentsioak izango ditu hizpide aste honetan. Legedi berriarekin, herritarrek urte gehiago eman beharko dituzte lanean pentsio bat izateko. Zein da erretiroa 2015ean hartzekoak direnen egoera? Pentsioen erreforma egin ondoren, zenbat urte kotizatu beharko dira pentsioa finkatzeko? Lan egindako azken 15 urteek zehaztuko dute diru kopurua, edo tarte hori ere luzatu egingo da?

Saioa galdera hauei guztiei erantzuten ahaleginduko da, eta egun-eguneko egoera ekonomikoa aztertuko du Jose Maria Gay de Liebana ekonomialari ospetsuarekin. Gainera, futbolaren munduan izan omen diren eroskeria kasuak ere aztertuko ditu Silvia Intxaurrondok. Besteak beste, Osasuna taldeak egun hauetan bizi duen egoeraz arituko da ekonomialariarekin.

Amaitzeko, historiak oraindik itxi ez duen atal bati begira jarriko da 'Por Fin, Viernes' saioa, otsailaren 23ko estatu-kolpea ere aztertuko baitu. Silvia Intxaurrondok Jesus Palacios historialari eta ikertzailea elkarrizketatuko du. Inteligentzia zerbitzuek estatu-kolpean izan zuten paperaz, eta argitaratu berri duen 23-F: el golpe del Cesid liburuaren inguruan galdetuko dio. Horrez gain, Diego Camacho koronel ohi eta zerbitzu sekretuetako agente ohiaren testigantza jasoko du saioak. Camachok lehenengo lerroan bizi izan zuen Tejeroren estatu- kolpea, eta oso ikuspegi berezia du Juan Carlos erregeak egoera hartan jokatu zuen paperaz.

'Por Fin, Viernes', 22:30etik aurrera, ETB2n.