telebista
'El Conquis'
Sekulako liskarra izango du Kortak Sexy Black eta Nairekin
Bere onetik aterako da Korta jokoan, tentsio handiko unea eraginez. Elur denboraleak eta parte hartzaileek abentura utzi izanak estu jarriko du ‘El Conquis’ saioa, igandean eta astelehenean, ETB2n.
Jose Luis Kortak sekulako liskarra izango du aizkorarekin zuhaitza jaurtizeko jokoan eta horrek mugarria ezarriko du abenturan. Bere onetik aterako da Korta eta jokoa bukatzean Sexy Black eta Nairen aurka egingo du. Gauanakoen kapitaina ezagutzen duen orok badaki egoera sutsu horretan dagoenean ez zaiola oriotarrari aurre egin behar; baina, dominikarra eta Portugaletekoa haren parean jarriko dira, saioan 11 urteotan izan den tentsio handieneko unea eraginez. Istilu horren ondorioak kaltegarriak izango dira, guanakoen taldekoentzat zein Korta eta Juanitoren arteko harremanarentzat.
Layza Fox abentura uztekotan
Elur denboralea eta lehian duten tentsioa tarteko, ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko zazpigarren atala bizi-bizi etorriko da. Ainhoak, Txejok eta Manu Redondok abentura uztea azken urteotako elur denboralerik gogorrenarekin batera etorri da eta, egoera horrek guztiak, estu jarriko du saioa zein parte hartzaileen adorea. Talde berdearen kanpamentua animatzeko asmoz sartu zen lehiara Layza Fox; orain, baina, abentura uztekotan da, transformista lanetara bueltatzeko, Gasteizera.
Kortaren liskarren inguruko atal berezia debatean
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa gaur eta astelehenean izango da ikusgai, ETB2n, ‘Eguraldia’ren gaueko atalaren ondoren. Jarraian, 'El Conquis' debatea izango da, Patxi Alonsoren eskutik. Aste honetan, gainera, Kortak izan dituen liskarren inguruko atal berezia izango da ikusgai debatean, eta honako lehiakideekin izan dituen istiluak gogoratuko ditugu: Yeray (zortzigarren ataleko lehiakidea; Kortak negarrez joan zen hartatik), Ndiaga (bosgarren edizioko lehiakide senegaldarra), Qi (Kortak seigarren edizioan abentura uztean negar egin zuen txinatar euskalduna). Bestalde, ohiko tertuliakideak ere izango dira: Gotzon, Isa, Julen, Eneko, Laiseka eta Manu Redondo.
nu Redondo.