telebista
Laburpena
Pumek irabazi dute jokoa eta Korta bere onetik atera da
Abentura uzteko itzala ez da aldendu kanpamentu pobretik, Kortaren jarrera tarteko, izan ere, Sexy Black eta Nairekin liskarra izan zuen. Maritxalarren pumek irabazi dute zuhaitza aizkoratzeko jokoa.
Kortaren eta Juanitoren berdeentzat egunik kaskarrena izan da. Kortak Sexy Black eta Nairekin izandako liskarra hitzezko indarkeria izan da, sekulakoa izan ere. Kortak iparra galdu zuen eta onartu ezinezko jarrera erakutsi zuen. Egia esan, dominikarrak eta Portugaletekoak euren kapitainari aurre egin zioten, ixilik egotea komeni zen unean; baina, dena dela, Kortak gaizki jokatu zuen. Badirudi, zorionez, egoera baretu dela jada, baina, Naik eta Sexy Blackek ez dute erraz ahaztuko. Hortaz, abentura uzteko itzala ez da aldendu kanpamentu pobretik eta, oraingoan, errua ez dauka klimak, kapitainetako baten jarrerak baino.
Saioan inoiz izan diren irain baldarrenak
Zuhaitza aizkoratzeko jokoak ekarri zuen liskarra. Lehenengo Nairen aurka jo zuen Kortak, lepoa moztuko ziola esanez; eta hori guztia jokatzerako orduan jakaren txanoa kendu ez zuelako. Sexyri, aldiz, lurperatu egingo zuela esan zion, enborra jotzerako orduan ez zelako trebe ibili. Ondoren etorri ziren ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioan inoiz izan diren irain baldarrenak.
Maixa, Nago eta Juanito saiatu ziren Korta, Nai eta Sexy baretzen. Oraingoz, badirudi lortu dutela; baina, ikusiko dugu zein norabide hartuko duen kanpamentu pobrean duten giroak, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.
ETB2n.