telebista
Audientzia
'La Noche de...', audientzia buru ordutegi nagusian
EITB
%16ko audientzia zatiarekin, 313.000 ikus-entzulek bat egin zuten Felix Linaresen saioarekin emanaldian zehar.
'La Noche de...' saioa audientzia buru izan zen astearteko ordutegi nagusian, %16ko audientzia zatiarekin. Azkeneko zortzi hilabeteetako saiorik ikusiena izan zen, eta 313.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Felix Linaresek aurkeztuta, astearteko saioak Sienna Miller aktore ingelesaren ibilbidea errepasatu zuen, eta Laurel and Hardy bikote komikoaren inguruko erreportaje interesagarria eskaini zuen.
Horrez gain, saioaren ondoren emititu zen Más allá de la vida pelikularen gaineko datuak eskaini zituen Felix Linaresek. Clint Eastwoodek zuzendutako filmak Matt Daemon aktorea hartzen du protagonista, eta heriotzarekin harreman estua izan duten hiru pertsonen istorioa kontatzen du. Pelikulak harrera oso ona izan zuen: %10,1eko sharea eta 316.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.