telebista
22:30ean
Zer egiten dute bankuek gure diruarekin?, gaur gauean, 'PFV' saioan
EITB
Saioak, gainera, jihadismoaren mehatxua aztertuko du, lurralde arriskutsuenetan lan egiten duten profesionalen eskutik.
Gaur gauean, 'Por Fin, Viernes' saioak bankuak hartuko ditu hizpide. Zer egiten dute bankuek gure aurrezkiekin? Non inbertitu behar dugu gure dirua seguru egoteko? Denok jakin beharko genuke zertan erabiltzen den gure dirua? Beste era bateko bankuak posible izango lirateke?
Galdera horiek guztiak erantzuteko, Jose Carlos Diez egungo ekonomista ezagunenetariko bat izango dute platoan.
Horrez gain, 'banka etikoa' ezagutuko dute, eta, horretarako, Estibaliz Carrasco Triados Bank Euskadiko bozeramailearekin arituko dira.
Bestalde, mehatxu jihadistari buruz ere arituko da ostiraleko saioa. Kasu honetan, lurralde arriskutsuenetan lan egiten duten profesionalen testigantzak bilduko ditu 'Por Fin, Viernes' saioak, besteak beste, Manuel Martorell eta Urtzi Urrutikoetxea kazetari eta korrespontsalenak.
Silvia Intxaurrondok zuzenean hitz egingo du Mikel Ayestaran ETBk Ekialde Hurbilean duen korrespontsalarekin. Mikel Jerusalemen bizi da eta gertutik ezagutzen du hango egoera.
Horrez gain, jihadismoaren biktimekin ere arituko dira. Blanca Callejak bere alaba galdu zuen 2007an Yemenen izandako atentatu batean, eta bere bizipenen berri emango du ostiraleko saioan.
Internet bidezko mehatxu terrorista kontrolatzeko lan egiten duten segurtasun agentzien berri ere emango du 'PFV'k. Horretarako, Silvia Intxaurrondok Gasteizko PCI Security Doctors enpresa bisitatuko du, nazioarteko segurtasunean aritzen den enpresa.
'PFV', 22:30etik aurrera, ETB2n.