telebista
Gaur, 23:15ean
Aizkolariak eta harri-jasotzaileak protagonista, 'Herri People' saioan
EITB
Horrez gain, Bermeoko itsas ondarea ezagutu eta bizikletan atzeraka ibiltzen ikasiko dute.
Euskal Herrian barna egingo du gaur 'Herri People' saioak, orotariko istorioak biltzeko aitzakiarekin. Lehenik eta behin, Bermeoko itsas ondarea ondo baino hobeto ezagutzen duen giza semea elkarrizketatu du Ibon Gaztañazpik. Maldan gora egingo du saioak hurrena, bizikletan atzeraka dabilen lizartzar batekin batera.
Euskal Herriak eman duen aizkolaririk onenak, berriz, Azkaretako Borda baserrian hartuko du Ibon Gaztañazpi, eta azkenik, Asteasura joko dute, 17 egunetan 27 erakustaldi egin dituen harri-jasotzaileari aurpegia jartzeko.
'Herri People' gaur izango da ikusgai, 23:15etik aurrera, ETB1en.