Itxi

telebista

22:00etan

Demode Quartet-en emanaldia, gaur, 'Oholtzan' saioan

A.E.

EiTB

Joli Pascualenak, Mikel de la Fuentek, Iker Huitzik eta David Roscok osatutako laukoteak DQ eta EPA! ikuskizunetako esketx eta abestiak eskainiko ditu.

0:33

Gaur, martxoaren 21ean, 22:00etan, Demode Quartet taldearen emanaldia eskainiko da 'Oholtzan' saioan. Patxi Barcok zuzentzen duen euskal laukotea Joli Pascualenak, Mikel de la Fuentek, Iker Huitzik eta David Roscok osatzen dute. 2010. urtean sortu zen, a capella abestuz eta umorea tartekatuz. Euskal Herriko antzokietan eskaini dute ikuskizuna, tartean, Donostiako Kursaal jauregian, eta Bilboko Arriaga eta Campos Eliseos antzokietan.

Donostiako Zinemaldiko inaugurazio eta amaiera ekitaldietan parte hartu zuen Demode Quartetek 2013. urtean, eta EPA! ikuskizunarekin dabiltza biran , gaur egun.

ETB1ek emango duen ikuskizunean, DQ eta EPA! lanetako esketx eta abesti sorta eskainiko da.

Ikuskizuna Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Gunean grabatu zen, martxoaren 13an.