Itxi

telebista

Gaur

Real Union-Amorebieta eta Anoetako Lau Orduak, zuzenean, ETB1en

A.A.

EiTB

ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira bi emanaldiak, 16:00etatik aurrera.

Futbolarekin hasiko da ETB1eko eta eitb.eus-eko kirol eskaintza gaur. Bigarren Mailako Real Union-Amorebieta partida izango da ikusgai 16:00etatik aurrera, Xabier Anduezaren, Juanan Larrañagaren eta Iban Bengoetxearen kontakizunarekin.

Ondoren, Donostiako Belodromoarekin bat egingo dute, eta bertatik zuzenean, Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok Anoetako Lau Orduen berri emango dute. Besteak beste, txirrindularitza, aizkora, arrauna eta gimnasia uztartuko dituen ekimenaz gozatzeko aukera izango dute, ikus-entzuleek 18:00etatik aurrera.

'Gol Festa' saioak bi emanaldi izango ditu: 21:30ean eta 23:50ean. Jon Elortzak gidatutako saioak arreta berezia eskainiko die Granada-Eibar eta Athletic-Almeria partidei.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista