13:44

telebista

22:25ean

'Por Fin, Viernes'ek Jose Mujicari buruzko dokumentala eskainiko du

EiTB

Pepe Mujica, la revolución tranquila lanak Uruguayko presidentearekin Montevideoko bere etxean izandako solas aldi patsadatsua tartekatu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ostiralean, martxoaren 27an, ETB2n, Silvia Intxaurrondok aurkezten duen 'Por Fin, Viernes' saioan, Pepe Mujica la revolución tranquila dokumentala eskainiko da. Dokumentalak Uruguayko presidente ohiarekin izandako solasaldi patxadatsua tartekatuko du. Montevideoko bere etxean izan zuten Mujicarekin elkarrizketa Julio Florrek eta Jose Fernandez de la Sotak.

Mujicak, oraindik presidente zela, hartu zituen Digitalak ekoiztetxeko lan taldeko kideak. Azken 28 urteak eman dituen Montevideoko bere etxean, Chakra ospetsuan, hartu zituen. Bertan, gerrillatik politikarako emandako pausua; bere ibilbide pertsonala eta politikaz duen ikuspegi berezia izango ditu hizpide. Munduko presidenterik behartsuenetzat jo izan duten Mujicak, halaber, duela bi urte Euskadira egindako bisita gogoratuko du, eta euskal sustraien garrantziaz ere arituko da.

Jose Mujicaren inguruan mintzatuko dira hainbat pertsonaia: Mauricio Rosencof gerrilla tupamaroaren sortzailea, Mariana Mota epailea, Miguel Angel Campodonico biografoa, Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel sariduna eta Lucia Topolansky senadore eta Mujicaren emaztea, besteak beste. Horrez gain, Iñigo Urkullu lehendakaria, Koldo Saratxaga enpresaria eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Mujicaren ibilbideaz eta utzitako arrastoaz arituko dira.

Pepe Mujica, la revolución tranquila dokumentalean, Julio Flor eta Jose Fernandez de la Sota aritu dira gidoilari eta zuzendari. Urtzi Garmendia izan da errealizadorea eta Josu Erguin, berriz, produktore.

Dokumentalaren inguruko debatea:

Dokumentalaren ondoren, Silvia Intxaurrondok Mujicari buruzko debatea gidatuko du 'Por Fin, Viernes' saioko platoan.

Besteak beste, honako galderak jarri ditu mahai gainean: Nolakoak izan behar dira gure liderrak?, Politikan garai berri bat bizi al du? Beharrezkoa al da politika egiteko modua aldatzea? Konpromiso sozial eta etiko gehiago eskatzen duen  Gizarteari erreparatzen al diete alderdi politikoek? Eskatzen ari den aldaketa honekin konprometituta al dago herria?

Debateko gonbidatuen artean, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburua izango da.

Horrez gain, emaitza ekonomikoa eta etekin soziala  bateratzen dituen ekonomia posible ote den aztertuko dute saioan. Silvia Intxaurrondok gai honen harira Christian Felber irakasle austriarra elkarrizketatuko du.

Hitzordua, ostiral honetan, 22:25ean, ETB2n.

2:25ean, ETB2n.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena