Itxi

telebista

23:50ean

Sare sozialen arrisku eta aukerak aztergai, gaur gauean, 'El Dilema'n

EITB

Gaztetxoek sare sozialetan duten jokaera eta horren gaineko kontrola zein den aztertuko du saioak.

Egunero, milioi erdi euskal herritar internetera konektatzen dira eta horietako gehienek sare sozialak erabiltzen dituzte, baita gaztetxoek eta umeek ere. Gaurko 'El Dilema'k gazteek sare sozialetan duten jokaera aztertuko du, eta erabilera horren aurrean kontrolik ote dagoen edo egon beharko lukeen azalduko du.

Hasteko, Juan Carlos Etxeberriak Carmen Maganto Psikologia Klinikoan doktore eta UPV/EHUko irakaslea elkarrizketatuko du; izan ere, Magantok gaztetxoen jokaerak aztertzera zuzendu ditu bere ikerketak urteetan zehar.

Solasaldirako mahaiaren inguruan, gonbidatu hauek egongo dira: Lorena Fernandez, Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko zuzendaria; Jorge Campanillas, Zuzenbide Digitalean abokatu aditua; Montserrat Peris, UPV/EHUko irakasle eta ikerlaria; Lontzo Sainz, eitb.eus-eko Sare Sozialen arduraduna; Kepa Paul Larrañaga, netologoa eta GSIAko kidea; Noemi Ostolaza, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren aholkulari eta 'egunline' ekimeneko koordinatzailea; eta Maialen Garmendia, UPV/EHUko Soziologia Saileko irakasle eta 'EU Kids online' programan ikerlaria.

'El Dilema' gaur izango da ikusgai, 23:50etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea