telebista
22:30ean, ETB2n
Boxeoa protagonista, gaur gaueko 'El Mundo según LND' saioan
A.A.
EiTB
Felix Linaresek gidatzen duen saioak Puños de asfalto filma eskainiko du oraingo honetan.
-
Puños de Asfalto
Boxeo munduan murgilduko da gaur gauean 'El Mundo según LND' saioa. Puños de asfalto filma eskaini aurretik, zinemak kirol honekin izan duen harremanaz arituko zaigu Felix Linares, 22:30etik aurrera, ETB2n.
Boxeoan oinarritutako pelikula asko egin dira historian zehar, eta horien errepasoa egingo du Linaresek. Boxeolari ezagunen paperean aritu diren aktoreei buruz ere arituko da, baita zinemara salto egin duten izen handiko kirolariei buruz ere. Muhammad Ali eta Mike Tyson boxeolariak ekarriko ditu gogora, baita Poli Diaz eta Urtain ere, euskal ordezkari gisa.
Ondoren ikusgai izango den Puños de asfalto filma 2009an zuzendu zuen Dito Montielek, eta Channing Tatum du protagonista. New Yorkera esku-hutsik iritsiko den Shawn MacArthur dugu. Izen handiko marken produktu faltsuak saltzen hasiko da. Haatik, Harvey Boarden (Terrence Howard) izeneko iruzurgilea ezagutu orduko, beste norabide bat hartuko du haren bizitzak. Boxeolari izateko dohainak dituela jabetuko da eta boxeo munduan murgilduko du.