Itxi

telebista

16:15ean

'La herencia de los Hansen', gaur arratsaldean, ETB2n

Jörg Grünler alemaniarra da misterioz eta sekretuz betetako drama honen zuzendaria, eta Hannelore Elsner eta Bettina Zimmermann ditu protagonista.

Gaur arratsaldean, La herencia de los Hansen drama familiarra izango da ikusgai. Jörg Grünler alemaniarra du zuzendari, eta Hannelore Elsner eta Bettina Zimmermann aktoreak, aldiz, protagonista.

Hogeita hamar urte kanpoan eman eta gero, Laura Txilera itzuliko da, amari azken agurra ematera, oso gaixorik baitu. Isabel alaba eramango du berarekin batera, oraindik ez baitu amona ezagutzen. Bada, biloba ezagutzean, testamentua aldatzea erabakiko du amonak, familiaren etxea bilobari emanez, etxea familiako historiaren parte izaten jarraitzeko asmoz. Amona hildakoan, baina, etxea fundazio bati eman diotela jakingo du Isabelek.

Gaur arratsaldean, 16:15etik aurrera, La herencia de los Hansen, ETB2n.