telebista
19:10ean
‘Rosa de invierno’, gaur arratsaldean, ETB2n
Lorenzo Gabriele da drama frantses honen zuzendaria, eta Léa Drucker eta Mylène Demongeot ditu protagonista.
Gaur arratsaldean, ETB2n, Rosa de invierno pelikula frantsesa izango da ikusgai. Lorenzo Gabriele zuzendari, eta Léa Drucker eta Mylène Demongeot ditu protagonista.
Familia baten buruak (Jean) gaixotasun sendaezina du. Hori dela eta, bere burua hiltzea erabaki du, eutanasia baliatuz. Madeleine emaztearekin batera emango die bere erabaki horren berri hiru seme-alabeei. Bakoitzak era batera erantzungo du horren aurrean. Elsa (ama dibortziatua da) haserretu egingo da aitarekin, Thomas axolagabe agertuko da eta Julienek (alaba gazteena da, eta oso babestuta izan dute beti) ulertu egingo du aitaren erabakia.
Gaur arratsaldean, 19:10ean, Rosa de invierno, ETB2n.