telebista
Gaur, 22:30ean, ETB2n
Hauteskunde kanpainaren hasierari begira, 'El Dilema'n
EITB
Juan Carlos Etxeberriak gidatzen duen saioak maiatzeko hauteskundeen gakoak aztertuko ditu, baita mapa politiko berriaren aktoreak eta inkesten emaitzak ere.
-
Juan Carlos Etxeberria
Hauteskunde kanpaina hasteko ordu gutxiren faltan, maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeen gakoak aztertuko ditu 'El Dilema' saioak. Mapa politiko berria osatuko duten alderdiei buruz eta inkesten emaitzei buruz mintzatuko dira Juan Carlos Etxeberriak gidatzen duen saioan.
Hainbat gonbidatu izango ditu platoan horretarako: Lourdes Perez, El Diario Vasco-ko zuzendariordea; Martxelo Otamendi, Berria-ko zuzendaria; Iker Armentia, Cadena Ser irrati-kateko kazetaria; Igor Ahedo, politologo eta UPV/EHUko irakaslea; Iñaki Soto, Gara-ko zuzendaria; eta Iñaki Gonzalez, Deia-ko zuzendariordea.
Horrez gainera, 'El Dilema'k Nafarroako bost kazetariren hausnarketak bilduko ditu Foru Erkidegoko hauteskunde kanpaina eta mapa politikoa gertutik aztertzeko. Amaitzeko, gainera, Ernesto Ekaizer kazetariak Madrilgo hauteskunde hitzordua eta egoera politikoa azalduko ditu.
'El Dilema' gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n.
>