Itxi

telebista

Aurrerapena

Guanakoak guda giroan direla helduko da gautxoen jokoa, 'El Conquis'en

Abenturako azken fasean, guanakoen taldean liskarra da nagusi. Kortak beste behin ere jokoan parte hartzeari uko eginda, guanakoen taldea hondatzeko zorian jarriko du gaur, 22:15ean, ETB2n.

Guanakoen taldean bizi-bizi dago giroa abenturaren azken fasean. Kortak eta Juanitok ez dute hitz egiten ia taldeko inorekin. Maixak, Nagorek eta Enekok final handira iritsi nahi dute; horretarako, baina, pumen aurka zein euren kapitainen erabakien aurka egin beharko dute. Bien bitartean, pumak pozarren daude, aurkarien kanpamentuan giro txarra nagusitu dela ikusita.

Kortak uko egingo dio jokoan parte hartzeari

Gaur gauean, Palena ibaian zehar Ozeano Barerantz egin beharreko ibilbidea denetan luzeena izango da. Horrez gainera, Julianekin elkartu eta batera, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko jokorik beldurgarrienetako bat izango dute aurrez aurre lehiakideek: gautxoen jokoa. Behi baten gainean joango dira lehiakideak, eta Patagoniako zaldiek arrastaka eramango dituzte. Kortak jokoan parte hartzeari uko eginda, guanakoen taldea hondatzeko zorian jarriko du beste behin ere.

Aurrerapen garrantzitsua asteleheneko debatean

Astero legez, "El Conquis" debatea izango da astelehenean. Saioko azken izendatua izango da debateko protagonista. Halaber, Ozeano Bareko final handiaren atarian, saioa hankaz gora jarriko duen gertakari baten berri ere emango dute aste honetan debatean, astelehenean, 22:15ean, ETB2n.

2:15ean, ETB2n.