telebista
16:15ean
'El vínculo' filma, gaur arratsaldean, ETB2n
ETB2n El vínculo filma izango da ikusgai gaur, itxaropena ez galtzen erakusten duen drama.
Gaur arratsaldean, ETB2n El vínculo filma izango da ikusgai, Bigarren Mundu Gerraren osteko urteetan girotutako drama, Denis Malleval zuzendari eta Marthe Keller eta Juliette Lamboley protagonista dituena.
Bordeleko bigarren hezkuntzako eskola bateko literatura irakaslea, Eva (Marthe Keller), judua da. Bigarren Mundu Gerran, bere familia guztia alemaniarren kontzentrazio-esparru batera bidaliko dute, frantsesekin kolaboratzea egotzita. Bera bakarrik aterako da handik bizirik. Egun batean, ikasle berri bat sartuko da bere gelan, kontzentrazio-esparru hartan galdu zuen alabaren antz handia duena. Evak itxaropena berreskuratuko du orduan, bere familiako kideren bat agian bizirik egongo dela pentsatuta.
Gaur, 16:15etik aurrera, El vínculo, ETB2n.
>, ETB2n.