telebista
Gaur
Estonia-Euskal Selekzioa, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Emakumezkoen lagun arteko partidaz gain, Bigarren Mailako Mirandes-Alaves neurketa eskainiko da.
Zuzeneko bi futbol emankizun eskainiko ditu Euskal Telebistak gaur. Biak ala biak, eitb.eus-en ere zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
13:00etan hasiko da Estoniaren eta Euskal Selekzioaren arteko partida ETB4n. Joseba Alvarezen neskek Tallinen jokatuko duten lagun arteko norgehiagokaren nondik norakoak Xabier Anduezak emango dizkigu, Larraitz Lukas aditua lagun duela.
Bigarren Mailako 40. jardunaldiari dagokion Mirandes-Alaves neurketa ETB1en izango da ikusgai 16:00etatik aurrera, Naxari Altunaren, Juanan Larrañagaren eta Iban Bengoetxearen kontakizunarekin.
11:00etan, afizionatuen pilotaren tartea zabalduko du ETB4k, Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketari dagokion 4 eta ½ko gazteen mailako eta nagusien mailako finalak eskaintzeko. Iñigo Aiestaran eta Karmelo Ariznabarreta izango dira esatariak.
Bestalde, 20:55etik aurrera ikusgai izango den 'Gol Festa' saioan luze eta zabal aztertuko dute Ligako azken jardunaldia Mikel Olazabalek eta kirol erredakzioko lankideek.