telebista
Lankidetza hitzarmena
EiTBk eta "la Caixa"k Hiru3ren aldeko konpromisoa sendotu dute
A.E.
EiTB
Euskal Telebistak ETB1eko eta ETB3ko haur programazioa indartu du,
-
EiTBren eta "la Caixa"ren arteko lankidetza hitzarmena
Asteazken honetan, maiatzaren 27an, EiTBk eta 'la Caixa'k lankidetza hitzarmena berritu dute Hiru3 komunitatea sustatzen jarraitzeko. Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak eta Juan Pedro Badiola 'la Caixa'ko Lurralde zuzendariak izenpetu dute akordioa. Ekitaldian, gainera, Edurne Ormazabal EiTBren Arlo Komertzialeko zuzendariak, Alfredo Bustillo 'la Caixa'ko Babes, Marka eta Irudi Korporatibo arloaren zuzendariak, eta Ruben Riaño Euskadi eta Cantabriarako Erakunde zuzendariak hartu dute parte.
Hiru3 kluba oso tresna garrantzitsua da EiTBk haurrei zuzendutako estrategiaren barruan. 'la Caixa'rekin elkarlanean aritzeari esker, zenbait ekimen berri bultzatu ahal izango dira klubeko bazkideen leialtasuna saritu eta bazkide berriak erakartzeko.
ETBk haurren aldeko apustua sendotu du, ETB1eko eta ETB3ko programazioa indartuz. Hartara, urtarriletik hona 'Sorgintxulo' saioa eskaintzen du egunero. Saio eta edukiontzi honek entretenimendua eta balio unibertsaletan heztea du ardatz.
'la Caixa' ETBren haurrentzako klubaren babesle da duela 10 urtetik hona. Haurrak saritu eta jardun ezberdinak antolatzen ari da etengabe.