telebista
Gaur gauean
'El Mundo según LND' saioak 'Camino hacia la Gloria' estreinatuko du
EITB
Errege Kopako finalaren bezperan, futbolaren eta zinemaren arteko harremanaz arituko da Felix Linares, eta inoizko futbol talderik onena osatuko du pelikuletako futbolari esanguratsuenekin.
Gaur gauean, 'El Mundo según LND' saioak Camino hacia la gloria filma estreinatuko du telebistan, futbol talde txiki batek talde handi eta boteretsu baten kontra jokatu beharreko erronkaren ingurukoa, larunbatean Athleticek Nou Camp zelaian izango duena gogora dakarrena. Robert Duvall eta Michael Keaton ditu protagonista, eta Felix Linaresek pelikula grabatzeko lanen eta aktore zerrendaren inguruko hainbat datu emango ditu emanaldiaren aurretik.
Pelikulan, gainera, hainbat futbolari eskoziarrek parte hartu zuten, bigarren mailako paperetan edo figurante gisa. Izan ere, futbolaren eta zinemaren arteko harremana oso estua izan da urteetan zehar, eta harreman honen nondik norakoak aztertzeko parada izango du ostiraleko saioak.
Amaitzeko, 'El Mundo según LND' harago joango da, eta pelikuletako futbolarien sailkapen zorrotza egingo du, inoizko futbol talderik onena osatzeko.
'El Mundo según LND', 22:30etik aurrera, ETB2n.