telebista
23:45ean
Elgoibarko Trinitate jaietako danborrada, gaur, zuzenean, ETB4n
A.A.
EiTB
Imanol Artolak eta Maite Eskarmendik egingo dute kontakizuna larunbat gauean.
-
Elgoibarko plaza. Vicente Guinea Gonzalez de Artazaren argazkia
Elgoibarko Trinitate jaietako danborrada eskainiko du gaur gauean Euskal Telebistak, zuzenean. Emankizuna ETB4n jarraitu ahal izango da, 23:45etik aurrera, Imanol Artolaren eta Maite Eskarmendiren kontakizunarekin. Igandean berriro izango da ikusgai ETB1en, 13:00etan eta 22:50ean.
Aurten hamar urte beteko ditu Elgoibarko Atabal elkarteak antolatzen duen ikuskizunak. Bertan, 250 bat partaide inguru izango dira, eta, ohi denez, karroza ikusgarri bat egongo da tartean.