Itxi

telebista

Audientzia

Ikus-entzuleek 'Vaya Semanita'ren itzulera babestu dute

A.E.

EiTB

'Vaya Semanita'k eta 'Nekane Amaya' pelikularekin osatutako umore gauak, 439.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

ETB2k ostegun gauean umorearen alde egindako apustuari ikus-entzuleek bikain erantzun diote. 'Vaya Semanita' saioaren atal berriak eta ondoren emandako 'Nekane Amaya' filmak, 439.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuten Euskadin eta eragin eremuan.

'Vaya Semanita: Resacón en las urnas' atalak %11,6ko audientzia zatia eta 258.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zituen. Sota honetako lehenengo atalak  maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeen emaitzen ondorengo egoera politikoa aztertu zuen, beti ere, ironia eta umorea oinarri hartuta.

'Vaya Semanita'ren hiru atal gehiago eskainiko dira ETB2n, eta datorren ostegunean, sorpresaz beteriko 'Vaya Semanita: ningún apellido vasco' atal berria ere eskainiko da.

e eskainiko da.