telebista
Zinema ETB2n
'De doncella a señora', gaur gauean, ETB2n
22:30ean hasiko da Lydia Wilson eta Linus Roache protagonista dituen Britainia Handiko filma.
-
Lydia Wilson
Gaur 'De doncella a señora' TV moviea izango da ikusgai ETB2n 22:30ean hasita. Britainia Handian sortutako drama honek Lydia Wilson, Linus Roache, James D´Arcy eta Hasina Haque ditu protagonista.
XX. mende hasieran girotutako istorio honetan, Emily Fox-ek Lord James Walderhurst jauntxoarekin ezkontzea onartuko du. Neska txiroa baino azkarra da Emily, eta ezkontza honek onurak ekarriko dizkie biei. Emilyren egoera ekonomikoa konponduko da eta Lord James-ek familiaren etxea bere lehengusu Alec Osborn-en eta haren emaztearen eskuetara pasatzea ekidingo du.
Baina Lord James Indiara bidaliko dute Britainia Handiko ejerzitoarekin justu Emily haurdun dagoela. Osborndarrak Emiliyren etxean agertuko dira Lord James-ek emaztea zaintzeko eskatu diela argudiatuz, baina laster konturatuko da Emily bikotea ez dela parte onekoa eta bere haurdunaldia arriskuan egon daitekeela.