telebista
Audientzia
ETBko albistegiak audientzia buru ekainean, %20,1eko kuotarekin
'Vaya Semanita' eta 'Todos Los Apellidos Vascos' saioen arrakastak nabarmendu dira ETB2ko ordutegi nagusian; ETB1en, berriz, 'Gu Ta Gutarrak' eta 'Herri Txiki, Infernu Handi'.
Euskal Telebistako albistegiek euren nagusitasuna sendotu dute ekainean. 'Gaur Egun'ek eta 'Teleberri'k audientziaren babes zabala izaten jarraitzen dute, eta %20,1eko audientzia zatiarekin itxi dute hilabetea. Euskal ikus-entzuleentzako lehenengo aukera dira eguneko albisteak jarraitzerako orduan.
'Teleberri' albistegi liderrra da Euskadin eta halaxe eutsi dio azkeneko 33 hilabeteetan. %17,2ko audientzia zatia eta 207.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu ekainean.
'Vaya Semanita' eta 'Todos Los Apellidos Vascos'
Joan zen osteguneko 'Vaya Semanita'ren azken atalak bere marka gainditu zuen: 265.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan. ETBk ekainean emititu dituen umore saioaren lau atalek bataz beste lortu duten %12,2ko audientzia zatiarekin eta 249.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin, ikus-entzuleen arreta erakarri dute osteguneko ordutegi nagusian.
Bestalde, 'Todos Los Apellidos Vascos' formatu berriak euskal ikus-entzuleen ikusmina piztu du, eta asteleheneko ordutegi nagusian tinko eusten dio lehen emanalditik. Orain arte emandako bost atalek %13,1eko audientzia zatia lortu dute eta 345.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bataz beste.
'Gu Ta Gutarrak' eta 'Herri Txiki, Infernu Handi'
Audientziaren babesa jaso zuen sorpresaz beteriko finalarekin amaitu zuen 'Gu Ta Gutarrak' saioak ekainean bere hirugarren denboraldia: 86.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Hirugarren denboraldi honek jarraipen ezin hobea izan du euskal gazteen artean: %3,6ko audientzia zatia euskaldunen artean, eta %15,7koa 13 eta 24 urte bitarteko gazteen artean.
'Herri txiki Infernu handi' saioak ere publikoaren ikusmina lortu du ETB1en, gertutasuna eta umorea bat egiten dituen formatu berritzaile batekin. Bi aurkezleak, Zuhaitz eta Pagadi, herri txikiz herri txiki ibili dira Euskal Herria osoan barrena, eta bidaia horretan audientziaren babesa bereganatu dute. Lehenengo denboraldi honek, bataz beste, %7,4ko audientzia zatia lortu du euskaldunen artean, eta 118.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Azken atalak, gainera, audientzia zifra errekorra lortu zuen: 134.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eta %8,8ko kuota euskaldunen artean.
Kirol hitzordu garrantzitsuak
Euskal Telebistak gertutik jarraitu ditu kirol hitzordu garrantzitsuenak, pilota eta estropadak, besteak beste. Eskuz banakako pilota finalaren zuzeneko emanaldia audientzi buru izan zen bere ordu tartean, %20,3ko audientzia zatiarekin (euskaldunen artean) eta %24,1ko kuotarekin. Emanaldiak 239.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
San Miguel Ligaren hasierako Euskadi-Basque Country Bandera eskaini zuen Malagatik zuzenean, eta %10,4ko audientzia zatia lortu zuen, %15,1ekoa euskaldunen artean. Horrez gain, 125.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.
eitb.eus
eitb.eus-ek ia bi milioi erabiltzaile bakar lortu zituen ekainean, zehazki, 1.918.568 erabiltzaile, Google Analytics iturriaren arabera, OJD Interactiva auditoriaren datuak faltan.
Egun-eguneko gaien zuzeneko jarraipenak eta gizarte gaiak izan dira informazioaren alorrean interes gehien piztu duten edukiak, besteak beste, amatasun bajen inguruko informazioa eta gertueneko gertakarien gaineko informazioak.
Entretenimenduari dagokionez, 'Vaya Semanita'ren esketx berriek eta 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren finalak eta ikus-entzuleen faboritoaren aukeraketak izan dute trafikorik altuena. Bai momenturik onenak biltzen dituzten laburpenek, zein saio osoen emanaldiek ere.
Horrez gain, streaming bidezko zuzeneko kirol emanaldiak ere nabarmendu dira: besteak beste, Bilbao Athletic taldeak jokatutako play off-a, eskuz banakako pilota finala, Suitzako Itzulia eta Dauphiné Libéré lasterketa. Asteburu honetan hasiko den Frantziako Tourraren webgune bereziak ere erabiltzaile kopuru handia jaso du ekaineko azkeneko aste honetan.
Horrez gain, EiTB taldeko irratien audioek (Gaztea, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria eta EiTB Musika) eta online emanaldiek izandako arrakasta nabarmendu behar da. Horien artean harrera ona izan dute bereziki Gaztearen webguneko edukiek eta Hiru3 komunitatekoek -'Blackie & Company' eta 'Aita/Amabitxi Magikoak' marrazki bizidunek, eta Euskal Eskola Publikoaren eta Araba Euskarazen eduki bereziek-.
Eraman EiTB osoa bidaian kanpaina
Nabarmentzekoa da, gainera, Eraman EiTB osoa bidaian kanpaina, ikus-entzuleak eta erabiltzaileek oporretan joaten direnean ere EiTB jarraitzeko hainbat baliabide eskura dituztela azaltzeko kanpaina: aplikazioak, webgunea, streaming-ak, etab.