telebista
22:15ean
'Alfie', Jude Lawrekin, gaur gauean, ETB2n
B.F
EiTB
Susan Sarandon, Marisa Tomei, Jude Law eta Sienna Miller dira filmeko protagonista nagusiak.
Euskal Telebistako bigarren kateak Alfie komedia erromantikoa eskainiko du gaur, 22:15etik aurrera. Alfie 1966ko filmaren remakea da, eta New Yorken bizi den gizon gonazale eta hedonista baten istorioa kontatzen digu.
Alfie (Jude Law) Londrestik New Yorkera joandako gazte dotorea da. Limusina-gidari gisa egiten du lan, eta ogibide hori dela eta, maite duen luxuzko bizitza hurbilago sentitzen du. Emakumeak bere nahien arabera erabili izan dituen arren, neska berezi bat aurkitu ostean, bere bizitza aldatu beharko du.
Gozatu Alfie komedia erromantikoaz, gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n.