Itxi

telebista

Zuzeneko emanaldiak

Estropadak, txirrindularitza eta pilota, gaur, ETBn

A.A.

EiTB

Moañako Bandera, Frantziako Tourreko 2. etapa eta San Fermin Torneoko Berasaluze-Albisu / Altuna III-Rezusta partida.

0:23

Estropadekin ekingo die Euskal Telebista gaurko kirol emankizunei. San Miguel Ligako Moañako Bandera eskainiko dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Mikel Olazabal eta Ibon Gaztañazpi izango ditugu berriemaile.

Frantziako Tourrarekin 13:30ean egingo du bat ETB1ek. Ordu bietan ETB4era pasako da emanaldia, 'Gaur Egun' albistegia eskaintzeko, eta 15:00etatik aurrera berriro izango da ikusgai ETB1en. Utrechten hasi eta Zelanden amaituko da 2. Etapa, 166 kilometro egin ostean. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute zuzeneko kontakizuna.

Txirrindularitza amaitutakoan, 17:30ean, hasiko da 'ETB Kantxa' saioa (ETB1 eta eitb.eus), Iruñeko Labrit pilotalekutik. Agirre-Iturriaga / Dario-Irusta partidarekin ekingo diote pilota emankizunari. San Fermin torneoko norgehiagoka jokatuko dute ondoren Berasaluze-Albisu eta Altuna III-Rezusta bikoteek. Amaitzeko, Tainta-Begino eta Mendizabal III-Merino I izango dira nor baino nor gehiago. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak osatuko dute esatari taldea.

Eguneko kirol eskaintza palako GMGZ zirkuituko San Pedro Torneoko finalekin osatuko da. Iñigo Aiestaran eta Patxi Ziskar arduratuko dira kontakizunaz, 12:00etatik aurrera, ETB4n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista