Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

'The express: la historia de Ernie Davis'en estreinaldia, 'LND'n

EITB

Horrez gain, udako bi atal berri estreinatuko ditu saioak: El radar de LND eta ¿Monte o playa? atalak.

Gaur gauean, 'La Noche de...'k The express: la historia de Ernie Davis filma estreinatuko du telebistan, benetako gertakarietan oinarritutako film hunkigarria. Estatu Batuetan, kirolaren historia aldatu zuen Ernie Davis kirolariaren bizitza azaltzen du, arrazakeriaren eta leuzemiaren kontra gogor borrokan. Felix Linaresek filma grabatzeko lanen eta aktore zerrendaren inguruko datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, atal berriak eskainiko ditu, eta Terminator sagako film berriaren estreinaldia dela eta, udako pelikulen protagonisten gainean radar berezia jarriko du 'LND'k. Azken filmetako sex symbol ospetsuenen ibilbidea errepasatuko du, eta Emilia Clarke eta Jay Courtney hartuko ditu protagonista El radar de LND atalak.

Horrez gain, ¿Monte o playa? atal berriak ere ikus-entzuleen partaidetza bilatuko du. Saioak zineman agertu izan diren paraje onenen irudiak erakutsiko ditu, eta ikusleek hondartza edo mendia aukeratu beharko dute. Parte hartzeagatik, pelikula bilduma ezin hobea eraman dezakete etxera.

Amaitzeko, eta San Fermin eguna dela hizpide hartuta, Hollywoodek zineman erakutsi dituen San Fermin festa arraroenak azalduko ditu Los vascos conquistan Hollywood atalak.

'La Noche de... The express: la historia de Ernie Davis', gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista