telebista
Zinema ETBn
'Harry Potter y el cáliz de fuego', gaur gauean, ETB2n
B.F
EiTB
Harry Potterren sagako laugarren atal honetan, magia-eskolen arteko txapelketa izango da eta mago gaztearen bizia arriskuan egongo da berriz ere.
Harry Potter y el cáliz de fuego filma eskainiko du gaur gauean ETB2k 23:00etatik aurrera. Harry Potter sagako laugarren filmean, protagonistak Lord Voldemort gaizkilearen aurka egin beharko du, bere bizitza arrisku larrian jarriz.
Hogwartsen magia ikasten duen nerabearen laugarren film honek orain arte ikusitako filmetan ezagutu ez ditugun munduetara eramango gaitu. Izan ere, Harry Potter y el cáliz de fuego filmean, magia-eskolen arteko txapelketa jokatuko da. Bere burua txapelketan parte hartzera behartuta ikusten duenean, hamaika arriskuri egin beharko die aurre Harryk. Gainera, Cho Chang, Harryren lehen amodioa, agertuko da laugarren atal honetan.
Harry Potter y el cáliz de fuego gaur izango da ikusgai, 23:00etatik aurrera, ETB2n.