telebista
Audientzia
'A Ver Si No Llueve' bere ordu tartean audientzia buru, igandean
EITB
Halaber, 'Tu Playa Favorita' saioak estreinaldi bikaina izan zuen ostiralean, 233.000 ikus-entzulerekin, eta Nojako eta Getxoko estropaden emanaldiak bere ordu tartean nagusi izan ziren.
'A Ver Si No Llueve' saioa bere ordu tartean nagusi izan zen igande gauean, eta, gainera, bere audientzia errekorra gainditu zuen, %13ko kuota lortuz. Saioak euskaldunen oporretan barrena bidai berri bat egin zuen igandean, oporraldietarako tokirik ohikoenak bisitatuz eta euskaldunen ohiturak gertutik ezagutuz. Udako tarte fresko eta dibertigarri honek ikus entzuleen interesa piztu zuen berriz ere: 303.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, 'Tu Playa Favorita' saio berriak estreinaldi bikaina izan zuen ostiralean ETB2n. Africa Baetak gidatutako tarteak %11,1eko audientzia zatia eta 233.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen Euskadin eta eragin eremuan. Saioak euskal gizarte, kultura eta kirol alorreko pertsonaia ezagunen hondartzarik gustukoenak erakutsiko ditu astero.
Nojako eta Getxoko estropadak
Nojako eta Getxoko estropaden zuzeneko emanaldiak audientzia buru izan ziren bere ordu-tarteetan. Larunbatean, Nojan, Eusko Tren ligako emanaldiak %6,9ko kuota eta 58.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen. Ondoren jokatu zen San Miguel Ligako estropadak, berriz, audientzia nagusitasuna bereganatu zuen %11,6ko kuotarekin. Gizonezkoen estropadak %15,5ko audientzia zatia lortu zuen euskaldunaren artean eta 108.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.
Igande goizean ere Getxoko Ikurrinaren zuzeneko emanaldia bere ordu tartean audientzia-buru izan zen. Eusko Tren Ligako estropadak %18,1eko kuota lortu zuten (%25,7koa euskaldunen artean) eta 50.000 ikus-entzule izan zituten. San Miguel Ligako emanaldiaren datuak hauek izan ziren: %17,3ko kuota (%23,2koa euskaldunen artean) eta 92.000 ikus-entzule.