telebista
Zinea
'El río de la vida', arratsalde honetan, ETB2n
I.Z
EITB
Robert Redfordek zuzendutako pelikula hau Norman Maclean idazlearen eleberriaren adaptazio bat da. Craig Sheffer eta Brad Pitt dira protagonistak.
-
Iturria: www.cosmopolitantv.es
ETB2k 1993ko Oscarretan argazki onenaren saria jaso zuen El río de la vida pelikula emitituko du gaur arratsaldean. Robert Redfordek zuzentzen du filma, eta Craig Sheffer eta Brad Pitt dira protagonistak. Norman Maclean idazlearen eleberriaren adaptazio bat da, naturarekin eta erlijioarekin harreman estua duena.
Filmak McLean anaien istorioa kontatzen du. Norman (Craig Sheffer), anai nagusia, irakaslea da eta hirian bizi da. Paul (Brad Pitt) anai txikia, ostera, artzaina den aitarekin geldituko da etxean, eta kazetari lanetan arituko da. Anaien bizitza lau oinarri nagusitan banatzen da: familia, erlijioa, handinahia eta arrantza. Norman herrira itzultzen denean, txikitan bi anaien artean emandako arazoak eta eztabaidak berriro ere hasiko dira. Bien arteko harremana mantendu dezakeen gauza bakarra arrantza izango da.
El río de la vida gaur izango dugu ikusgai, 16:20tik aurrera, ETB2.