telebista
13:50ean
Josieren moda-modako bizikleta, gaur, 'Grupetto' saioan
Josie estilista ezaguna saioko tailerrera hurbildu eta bere ametsetako bizikleta enkargatuko du. Orain, Hiri Zikloak tailerreko mutilen ardura izango da Josieren nahiak asetzea.
-
Josie, Grupetto
Gaur eguerdian, Euskal Telebistako bigarren kateko ikusleek bizikletak sortzeko realityaren azken atala ikusteko aukera izango dute. Saio honetan, telebistan ezaguna egin den Josie estilistak bizikleta oso berezia enkargatuko du, moda eta zineman inspiratutakoa.
Baina ez da enkargu erraza izango. Hiri Zikloak tailerreko kideak matxinatu eta eskaera bitan zatituko dute. Beraz, Josiek bi bizikleta jasoko ditu, eta gustukoen duena aukeratu beharko du.
Eskaera bitan banatzeak lana asko zailduko du, izan ere, baliabideen erdia izango dute lan bikoitza egiteko. Baina, aurreko saioan BLB Londresko tailerrera egindako bisitak asko lagunduko die ideia berriak hartu eta bizikletaren diseinuan ezartzeko.
Gainera, Josiek oso ondo egiten dakien zerbait egingo du tailerreko kideekin: estilismoak aztertu. Goitik behera analizatuko ditu euren jantziak eta bere iritzia plazaratuko du.
Guzti hau eta askoz gehiago, 'Grupetto' saioaren azken atalean, gaur, 13:50ean, ETB2n.