telebista
21.30ean
Zarauzko malekoian izango da gaur gaueko 'Izarrak Kalean'
EITB
Publikoaren txanpon kopuru handiena jasoko duen irabazleak final handirako azken pasea lortuko du.
Zarauzko malekoia aukeratu du gaurko 'Izarrak Kalean' saioak izar gazteak kalera atertzeko. Itsaso Iregi bakarlaria eta Sofia Machin eta Nuria Robleño bikote eibartarra Alex Sarduiren babespean arituko dira; eta Sara Alonso eta Mikel Toledo, berriz, Maria Amolategiren taldean.
Publikoak abeslari bakoitzari emango dion txanpon kopuruaren arabera jakingo da nor izango den irabazlea, eta aste honetan, final handirako azken pasea erabakiko dute.
'Izarrak Kalean' gaur gauean izango dugu ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en.
TB1en.