Itxi

telebista

22:30ean

Euskaldunen oporlekuetan, gaurko 'A ver si no llueve' saioan

EITB

Saioa Villasana de Mena (Burgos), Zarautz, Laredo, Eivissa eta Elortza aldean egongo da.

'A ver si no llueve' saioan, euskaldunon oporrak nolakoak diren eta oporrak igarotzeko aukeratzen ditugun tokiak eta izaten ditugun ohiturak zeintzuk diren azalduko dituzte. Horretarako, Villasana de Mena (Burgos), Zarautz, Laredo, Eivissa eta Elortza aldean egongo da igandean, bertan oporrak pasatzen ari diren euskaldunak ezagutzeko.

Villasana de Mena herrian, Bilboko mediku bat ezagutuko dute, eta eskualde honetako paraje ederrak ezagutuko dituzte harekin batera. Horrez gain, haren baratzean lanean arituko dira, haren emaztearen eta amaginarrebaren laguntzarekin.

Aidak, Miss Bizkaia izandako blogerrak, egun batzuk igaroko ditu Zarautzen senarrarekin eta alabekin. Axi Muniain surflariarekin surf klaseak jasoko dituzte eta Arguiñanoren semearen eskaintza gastronomikoak dastatuko dituzte.

Zarauztik Laredora egingo dute salto, udan euskalherritar ugari hartzen dituen Kantabriako kostaldeko herri honetara. Bertan, kuadrilla bereko bi bikote ezagutuko dituzte, eta herriko hondartza ederrak eta poteak hartzeko tokirik onenak bisitatuko dituzte horiekin batera.

Eivissara ere joango dira, eta Victor Botanas, bertan DJ moduan lanean dabilen euskalduna, ezagutuko dute. Horren lagunekin batera, Eivissan "low cost" oporrak igarotzeko hainbat trikimailu ikasiko dituzte.

Amaitzeko, Euskadi barnealdeko Elortzan (Maeztu), Phil eskoziarrarekin egongo dira. Bertan, anfitrioi lanak egingo ditu Philek Danimarkatik etorri zaizkion bisitariekin.

'A ver si no llueve' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.