telebista
Audientzia
Zarauzko Ikurrina bere ordu-tartean audientzia buru, igandean
EITB
San Miguel Ligako estropaden emanaldiak % 17,9ko audientzia-kuota eta publiko euskaldunaren % 25,3ko zatia lortu zituen.
Igande honetan, estropaden zuzeneko emanaldia bere ordu-tartean audientzia buru izan zen, eta publiko euskaldunaren artean jarraipen zabala izan zuen. Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldia jokatu zuten igandean, eta, hasteko, emakumezkoen Euskotren Ligako norgehiagoka eskaini zuen ETB1ek. Emanaldiak % 16,9ko zatia lortu zuen, % 25ekoa publiko euskaldunaren artean. Ondoren, San Miguel Ligako estropadek % 17,9ko audientzia-kuota lortu zuen, % 25,3ko zatia euskaldunen artean, eta 78.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Albistegiak, audientzia buru
Asteburu osoan zehar audientzian lider izan 'Teleberri', baina nabarmentzekoak dira larunbateko edizioetan lortutako datu onak. Eguerdiko 'Teleberri'k % 25,3ko audientzia-zatia izan zuen, eta 208.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Gaueko edizioak, bere aldetik, % 21,1eko zatia eta 126.000 ikus-entzule izan zituen.
Albistegien ondoren eskainitako kirol tarteek ere, audientzia zifra errekorrak lortu zituzten eta nagusi izan ziren bere ordu-tartean. Eguerdiko 'Kirolak' tarteak % 25,3ko audientzia-zatia eta 208.000 ikus-entzule lortu zituen, eta gauekoak % 21,2ko zatia eta 124.000 ikus-entzule bereganatu zituen.