telebista
22:15ean
Hondartzarik ederrenak, gaurko 'Tu Playa Favorita' saioan
Africa Baetak gidatzen duen saioak orain arte ikusi ditugun pertsonaia ezagunen hondartzarik gustukoenen irudirik onenak bilduko ditu aste honetan.
Gaurko 'Tu Playa Favorita' saioak Euskal Herriko hondartzarik ikusgarrienak gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du. Africa Baetak gidatuta, euskal kultura, gizarte edo kirol arloko pertsonaia ezagunek euren hondartzarik gustukoenak aurkeztuko dituzte.
Hainbat pertsonaia ezagunek parte hartuko dute ostiraleko saioan: Maribel Salas, Mikel Goñi, Elena Ibarbia, Efren Vazquez, Juanito Oiarzabal, Sara Gandara, Asier Hormaza, Kepa Junkera, Alex Txikon, Silvia Intxaurrondo, Andoni Cedrún, Roberto Laiseka, Begoña Maestre, Peio Ruiz Cabestany eta La Otxoa.
Gure geografiako hondartzarik ederrenak erakusteaz gain, hondartza bakoitzaren atzean dauden istorioak kontatuko dituzte saioan.
'Tu Playa Favorita' gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.