telebista
Kirol emanaldiak
Olaizola II / Bengoetxea VI, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Horrez gain, Hondarribiko Bandera eta Biarritzeko zesta puntako Urrezko Xistera finala eskainiko dira.
-
Olaizola
Gaur gauean, Donostiako Atano III pilotalekuarekin bat egingo du Euskal Telebistak eta Olaizola eta Bengoetxea VI pilotariak aurrez aurre jarriko dituen norgehiagoka eskainiko du. Ondoren, Arretxe II-Ladis Galarza eta Jaunarena-Irusta bikoteek jardunaldiko azkeneko norgehiagoka jokatuko dute, eta bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira zuzenean ikusgai. Aurretik, Olaetxea-Iza eta Mendizabal III-Larrinaga bikoteek jokatuko duten atariko partida ETB4n izango da ikusgai. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Elena Azpeitiak egingo dute partiden kontakizuna, gaueko 22:00etatik aurrera.
Arratsaldean, Hondarribiko Banderarekin bat egingo dute zuzenean, 18:00etatik aurrera; eta Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute San Miguel ligako estropaden kontakizuna.
Bestalde, Biarritzen jokatutako Urrezko Xistera zesta txapelketa finala eskainiko du ETB4k, 12:00etan. Egiguren II–Erkiaga II eta Beaskoetxea-Irastorza bikoteen arteko partida izango da, eta Iñigo Aiestaranek eta Iñigo Gorostolak egingo dute kontakizuna.