Itxi

telebista

Gaur, 18:00etan

Aste Nagusiko Torneoaren finalaurreko partida, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Berasaluze II-Zubieta eta Olaizola II-Barriola elkarren aurka arituko dira txapelketako finalaurrekoetako batean, eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du.

Gaur Euskal Telebistako kamerek zuzenean eskainiko dute Aste Nagusiko Torneoaren finalaurreko partida, eta Bizkaia pilotalekuarekin bat egingo dute 18:00etatik aurrera.

Atariko partida Elezkano II-Aretxabaleta eta Irribarria-Rezusta bikoteek jokatuko dute, eta, ondoren, Berasaluze II-Zubieta eta Olaizola II-Barriola bikoteen artekoa izango da, txapelketako finalaurrekoetako bat. Amaitzeko, Arretxe II-Galarza eta Dario-Merino arituko dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.