telebista
Denboraldi berria
Safari Wazungu'ko protagonistak, aste honetako 'Atrápame Si Puedes'en
EITB
Zaku potologoarekin eta beste berrikuntza batzuekin, bueltan da Patxi Alonsok ETB2n aurkezten duen lehiaketa.
-
Safari Wazungu'ko lehiakideak
'Atrápame Si Puedes' lehiaketaren atal berriak eskainiko ditu ETB2k aste honetan. Patxi Alonsok aurkezten duen lehiaketak dibertsioz beteriko bigarren denboraldiari ekin dio, eta egunero izango da ikusgai, orain arteko ordutegi berean; 'Teleberri'ren aurretik, 14:00ak inguruan.
Hostoil Globomediak ekoizten duen programa da, eta ikus-entzuleek ondo pasarazteko helburua du. Atal berriek, gainera, aurreko denboraldikoek lortu zituzten audientzia datu onak lortzea da helburua.
Denboraldi berriaren berrikuntzen artean, diru kopuru handiagoa banatuko du saioak astero. Astelehenean, 22.000 euroko zakua izan zuten jokoan, eta diru kopurua handituz joango da, inor zakua eskuratzeko gai ez bada. Dirua etxera eramateko, hainbat proba dibertigarriri aurre egin beharko diete lehiakideek, eta joko estrategia arina erabili beharko dute, finala jokatzeko bi lehiakide gelditu arte.
'Safari Wazungu'ko protagonistak, lehiakide
Denboraldi berriari hasiera emateko, ETB2k laster estreinatuko duen 'Safari Wazungu' realityaren protagonistak izango dira 'Atrápame Si Puedes' saioan lehiakide. Besteak beste, hauek arituko dira bertan aste honetan zehar: Gotzon Mantuliz, realityaren aurkezlea, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko bosgarren edizioko irabazle eta bidaietako gidaria Afrikan; Begoña Alonso, modelo, aurkezle eta aktorea; Eduardo Iturrate Gonzalez, lehen mailan futbol epaile ohia; Yogurinha Borova (Eduardo Gaviña), abeslari, aktore, umorista eta transformista; Coman Mitogo, Irunen bizi den ginearra, telebistako hainbat saiotan parte hartzeagatik ezaguna, eta orain abeslari ere badena; eta amaitzeko, Arantza Garces, kazetari, aktore, modelo, eskalatzaile eta telebista aurkezlea.