Itxi

telebista

Zinea

'Las cuatro plumas' pelikula, gaur gauean, ETB2n

A.I. | eitb.eus

Euskal Telebistak Las cuatro plumas drama eskainiko du gaur, 22:25ean, ETB2n. Heath Ledger eta Kate Hudson aktoreak dira protagonistak.

Euskal Telebistaren bigarren kateak Las cuatro plumas (The Four Feathers, 2002) drama eskainiko du gaur gauean, 22:25ean, ETB2n. Heath Ledger eta Kate Hudson aktoreak dira fimaren protagonistak.

Shekhar Kapur da lanaren zuzendaria, eta Harry Fevershamen bizitza kontatzen du. Erregimenduko soldadurik onenetakoa dela uste dute kideek, eta miretsi egiten dute. Etorkizun oparoko gizona da Harry, eta Ethne izeneko emakumearekin ezkontzekotan dago.

Hala ere, derbitxeen ejertzitoak britainiarrek Jartumen (Sudan) duten gotorlekua erasotzen dutenean, soldadutzara joateko deituko dute, Afrikara joateko, hain zuzen. Harryk uko egingo dio ejertzitoan sartzeari, eta aitak ez du begi onez ikusiko semeak hartutako erabakia. Harry eta Ethneren lagunik onenek koldarkeriaren seinale den luma zuria bidaliko diote.

Heath Ledgerren eta Kate Hudsonen filma gaur emitituko du ETB2k, 22:25ean.