telebista
22:30ean
'Lo que diga la Merkel' atala, gaur gauean, 'Vaya Semanita'n
EITB
Egun-eguneko gaiak gertutik aztertuko dituzten esketx berri eta dibertigarriak eskainiko ditu Lo que diga la Merkel atalak.
Gaur gauean, 'Vaya Semanita'k egun-eguneko gai politiko eta sozialak umorez azalduko dituzten esketx berri eta dibertigarriak eskainiko ditu Lo que diga la Merkel atalean.
Kataluniako hauteskundeei begira jarriko da 'VS'. Artur Masen 'Mi gran noche... electoral' abestia eskainiko dute, eta Rajoy presidenteak Kataluniako independentziaren kontrako aliatuak nola topatzen dituen ere bai.
Aktualitateko beste hainbat gai ere jorratuko dituzte. Besteak beste, bi familien arteko borrokarekin amaitu zen Donostiako ezkontza famatuaren inguruko epaiketaren berri emango dute, Bilboko alkatea Big Band Theory taldeko mutilekin izango da, Nekane Amaya Donostia Zinemaldira joango da bisitan, eta Inda eta Maruenda kazetariek koloreak aterako dizkiote pertsonaia berezi bati.
'Vaya Semanita' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
strong>n.