Itxi

telebista

19:15ean

'Pan Am' telesaila, gaurtik aurrera, ETB2n

EITB

Christina Ricci eta Margot Robbie protagonista dituen telesailak 60ko hamarkadako luxuzko hegaldietako pilotu eta laguntzaile erakargarrien istorioak azalduko ditu.

Gaurtik aurrera, 'Pan Am' telesail ezaguna eskainiko du Euskal Telebistak. Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) ekoitzitako telesaila 60ko hamarkadan girotuta dago, eta Pan American World Airways konpainia du hizpide. Jack Olmanek idatzi zuen, eta Christina Ricci, Margot Robbie, Mike Vogel eta Kelli Garner aktoreek osatzen dute Thomas Schlammek zuzendutako aktore zerrenda. Telesailak kritikaren harrera oso ona izan du.

Konpainiako hegaldietan lan egiten duten pilotu eta hegazkin-laguntzaileak ditu protagonista Pan Am konpainiaren urrezko urteak islatzen dituen telesail honek, garai hartan, Pan Am izan baitzen Estatu Batuetako nazioarteko aire-linea garrantzitsuena. Garaiko drama honetan, luxuzko hegaldietan lan egiten duten pilotu eta laguntzaile eder eta erakargarriek glamour handiz egin beharko dute lan, eta ezusteko edo larrialdiei aurre egiteko kapaz izan beharko dute. Gaizki-ulertuak, pasioa, enbidia, espioitza... eta dena lurretik 30.000 oineko altueran gertatuko da.

'Pan Am' igandero izango da ikusgai ETB2n, 19:15etik aurrera.