telebista
22:10ean
'Enemigos públicos' pelikula, gaur gauean, ETB2n
Brian Burroughek idatzitako Public Enemies lanean oinarrituta, bankuak lapurtzen zituen John Dillinger ospetsuaren istorioa kontatzen du.
Euskal Telebistako bigarren kateak Enemigos públicos pelikula emitituko du, gaur gauean. Film hau Brian Burroughen Public Enemies: America's Greatest Crime Wave and the Birth of the FBI, 1933-43 lanean oinarrituta dago.
30eko hamarkadan, bankuak lapurtzen zituen John Dillinger (Johnny Depp) ospetsuaren eta bere bandaren bilaketa zuzendu zuen Melvin Purvis (Christian Bale) FBIko agentearen istorioa kontatzen du filmak.
Dillinger gartzel guztiak saihesten zituen lapur karismatiko bat izan zen. Bere xarma pertsonalarekin eta ihesaldi kementsuekin mundu guztia bereganatzen zuen. Bandaren abenturak erakargarriak ziren gehienentzako, baina J. Edgar Hooverrek (Billy Crudrup) Amerikako etsairik handiena bihurtu zuen Dillinger, eta bere atxiloketaz baliatu zen FBI agentzia sortzeko.
Enemigos públicos gaur izango da ikusgai, 22:10ean, ETB2n.