Itxi

telebista

Zinea ETB2n

'La bala del asesino' akzio filma, gaur gaueko 'LND'n

EITB

Saioak, gainera, David Craig aktorearen lagunen inguruko erreportaje dibertigarria eskainiko du, eta Hollywoodeko aktoreen pelikularik gustukoenak ere aztertuko ditu.

'La Noche de...' saioak La bala del asesino pelikula estreinatuko du telebistan gaur gauean. Akzio handiko filma da, Bulgariako paraje zoragarrietan grabatuta dago, eta Donald Sutherland, Timothy Spall eta Christian Slater aktoreak ditu protagonista. Felix Linaresek protagonisten eta grabazioaren datu guztiak emango ditu filma eman aurretik.

Aste honetako saioak, gainera, arreta berezia eskainiko dio Daniel Craig aktoreari. Izan ere, ostiralean James Bond agentearen film berria estreinatuko du. Horren aitzakian, Craigen lagunen zerrenda aztertuko dute La cuadrilla de Daniel Craig atal dibertigarrian, adiskide arriskutsuak dituela erakusteko.

Bestalde, aktore eta pertsonaia ospetsuen filmik gustukoenak errepasatuko dituzte Tu peli favorita atalean. Horrez gain, euren pelikularik gustukoena zein den esaten duten ikus-entzuleen artean, Zortziko jatetxean bi pertsonentzako afaria zozkatuko dute.

Amaitzeko, Los archivos secretos de La Noche de... atalak Estatuko erabaki garrantzitsuak hartzeko azti baten aholkuak jarraitu zituen presidente estatubatuar baten kasua azalduko du.

'La Noche de... La bala del asesino' asteartean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.