telebista
Euroliga
Cedevita Zagreb-Laboral Kutxa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Euroligako partidaren ondoren, Zegamako pilota jaialdia eskainiko du Euskal Telebistak gaur.
Ostiral honetan, Cedevita Zagreb eta Laboral Kutxa taldeen arteko Euroligako partida eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean. Europako txapelketaren bosgarren jardunaldiko neurketa da, eta Asier Aranguren eta Josean Aldalur esatariek egingo dute partidaren kontakizuna, 20:00etatik aurrera.
Ondoren, Zegamatik, pilota jaialdia eskainiko du Euskal Telebistak. Atariko partida, Aritz Lasa-Urruzola eta Jaka-Irusta bikoteek jokatuko dute, eta ondoren, Altuna III-Barriola eta Irribarria-Merino II izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etan hasita.